Oiasso Lúdica


Oiasso Lúdica jardunaldi ludikoak dira, rol-, mahai- eta estrategia-jokoen eta aisialdi alternatibotzat jo genezakeen beste aldaera batzuen ingurukoak. Irunen egingo dira abenduaren 26, 27 eta 28an, Martindozenea gaztelekuko instalazioetan. Oiasso Ludica izena jarri zieten Oiasso izena zuen Irun hiriak izandako iraganaldi erromatarraren omenez: iraganaldi hura baitago hirian zehar aurkitutako arkeologia hondakin guztietan.
Jardunaldietan, aurten, Lehenengo Mundu Gerraren 100 urte ospatzen direla aprobetxatu nahi dugu, gaia gertakari horren eta mende hasierako "Belle Époque" inguruko guztiari buruzkoa izan dadin. Une ezin hobea da partidak girotzeko, aurrerapen bat izan baitzen zientziaren esparru askotan eta gizartean (mugimengu sufragista, sindikatuen eta alderdien antolakuntza, emakumea ordura arte gizonezkoenak ziren alorretan egotea,...).

Zaletasun horren inguruko jarduera batzuk bultzatzeko antolatzen ditu jardunaldi horiek Tempus Elkarteak: alde batetik jarduera horietaz egiten den eskariari erantzutea eta, bestetik, horren berri ematea hobby horri buruz gehiago jakin nahi duten interesatu guztiei. Tempus da aipatutako jardunaldien antolatzailea; hala ere, eskualdeko elkarteen laguntza dauka, baita sektoreko argitaletxe batzuen laguntza ere.

Tempus 1999an sortu zuten Rol- eta Mahai-joko zale batzuek. Aldi honetan jarduera kopuru handia antolatu du elkarteak, probintziako (eta probintziatik kanpo ere bai) ekitaldi guztietan lankidetzak egin ditu eta, batez ere, ateak irekiak mantendu nahi izan ditu beti, bai aisialdi modu berri batuk ezagutu nahi izan duen eskarmenturik gabeko jendeari, bai beren jarduerak burutzeko toki aproposa aurkitu nahi duten talde beteranoei. Gaur egun 30 bat bazkide ditu eta bibliografia fondo handi bat, rol-, estrategia- eta mahai-jokoekin lotua

Jardunaldien beste esteka batzuk:
  • Tempus Elkartearen Weba: Tempus
  • Google Plus: OL G+-en
  • Ekitaldia facebook-en: OL facebook-en
  • Twitter: usuario @tempusfreakhashtag #oiassoludica
Kontakturako helbideak:
  • Jardunaldietako posta: oiasso.ludica@gmail.com
    • Harpidetzak, lankidetzak egiteko, zalantzak argitzeko, webaren gaiak komentatzeko eta abarretarako

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina