Ostatua



Aurten bi ostatu mota eskaini nahi dira Oiasso Lúdica-n. Plazak mugatuak dira bi kasuetan. Ostatua zuzenean eskatu ahal da jardunaldietan, edo webaren bidezko inskripzio sistematik (tokia badagoela bermatzeko)


OFIZIALEN ALOJAMENDUA

Modalitate honetan plaza bat edukiko da Martindozenea aterpetxeko geletan (Gaztelekuko goiko pisuetan dago), Oiasso Ludica egingo den tokian bertan. Hauek dira ezaugarriak: ohe/ohatzea burukoarekin eta estalkiekin, berokuntza zentrala geletan, Komuna, dutxak, egongela telebistarekin, WiFi... Prezioaren barruan sukaldea erabili ahal da eta egunero gosari oso bat eskainiko da aterpetxeko jangelan.

Prezioa: 12 € gau bateko, eta 20 € bi gaueko alojamendua hartuz gero.

Begiratu ahal duzue aterpetxearen web ofizialean eta instalazioen zein bertan eskaintzen diren zerbitzuen kalitatea konprobatu ahal duzue.


TROPAREN ALOJAMENDUA

Beste ostatu hau askoz merkeagoa da. Auzo elkartearen lokal batean dago, bost minutura oinez jardunaldiaren lekutik.

Gauero, ostatuak 2 euro balio du. Prezioaren barruan, kampaina-gosari txiki bat (kafe eta opilak) barne hartzen du. Modalitate honetan lo egiten duten pertsonek lozaku eta zerria ekarri behar dituzte

1 iruzkinak:

Oiasso Ludica erabiltzaileak esan du...

Ahal da ekartzea aire-lastairak, baina tamainu erakoaz (banako lastaira, bat bakarrik lo egingo baldin badu, lastair haundiak bikotekideentzat...)

Argitaratu iruzkina